943 60 45 55 - 627 81 95 74

AME ETXEA

Estudioa zuen etxea bezala sentitzea oinarrizkoa da

Grabaketa estudioa lanerako espazioa izateaz gain, atsedenerako gunea ere izan behar da musikarientzat. Ildo horretan, estudioak badu aukerarik horretarako, bai egonaldirako eta baita lotarako ere.

Mutrikuko erdigunean kokaturik dagoenez estudioa, herriaren izaerak, bere kaleek eta paisaia zoragarriek, lasaitasunerako aukera ederra ematen dute. Itsaso hurbilaren kresalak musikarien sormena areagotzen du. Barruko goxotasuna eta inguruko edertasuna oinarri egokiak dira taldeek barnean dutena isladatzeko. Horretan ahalegintzen gara, behintzat!