943 60 45 55 - 627 81 95 74

AXULAR ARIZMENDI

Zazpi urteko mutikoa nintzela eman nituen nire lehen urratsak musikaren ibilbidean. Mutrikuko musika bandan, hain zuzen ere. Ordutik gaur arte, hamahiru urte luzez perkusio lanetan izateaz gain, hainbat eta hainbat izan dira emaniko pausuak, armonia eta erritmo desberdinetan, baina beti pentagraman gora eta behera dantzan. Ibilbide honetan, noten arteko ikasketa eta dantza luze hauen ezagutza ardatz izan dira, grabaketa estudioko kristal gardenaren alde batetik bestera jauzi edo trukea egiteko.

Musikari edo konpositore moduan, sei disko kaleratu baditut ere, soinu teknikari eta produktore moduan, artisten lanari zukua ateraz eta hainbat musikari, tekniko eta produktoreekin lan eginez, AME Estudioak-en 100 diskotik gora grabatu ditugu azken hamalau urteetan.

Azkenekoak aipatzekotan… Lauroba, Txapelpunk, Etsaiakeroak, Labrit, Nomadak, Emon, Txuma Murugarren, Elbereth, Hara!, Beira...

Axular