943 60 45 55 - 627 81 95 74

AME ESTUDIOAN GRABATZEA

Helburuen finkapena eta horietarako beharrezkoak liratekeen bitartekoak zehaztea oso garrantzitsua da

Nire lana, talderen batekin harremanetan hasten naizen unean hasten da. Maketa, disko edo edozein grabaketaren aurrean nire guztia ematen dut, burubelarri murgiltzen naizelarik hasera hasieratik azken ikuturarte. Langintza horretan musika produkzioak hartzen duen ibilbide osoan aritzen naiz; grabaketa bera, musika produkzioa, moldaketak, diskaetxearekin harremanak... Proiektu baten lehen fasean, musikariekin etengabeko harremana finkatzea ezinbestekoa da. Era honetan, behar dudan informazioa jasotzen dut, egin nahi dugun musika produkzioa erarik egokienean gauzatzeko.

Musika grabatzen hasi aurretik, talde bakoitzak irudikatzen duen soinuaz jabetzea beharrezkoa da. Hau horrela izan dadin, maketa bidez zehazten dugu irudikatu soinu hori eta bide batez, aurrera begirako lanaren tamaina eta modua adosten da, era honetan proiektu bakoitzaren plangintza burutzen delarik.

Kantu bakoitzak, disko bakoitzak, proiektu bakoitzak, bizitza propioa du. Eta bakoitzari dagozkion taupadak desberdinak dira. Desberdintasun horiei erantzun behar die musikari eta soinu teknikariak. Ildo horretan, ikuspuntu teknikoez gain, proiektu bakoitzaren arima deskubritu behar da eta hor, bakoitzak barruan daukan guztia ematea da ezaugarririk nabariena. Honekin batera, inguru akustikoa, beharrezkoak diren instrumentuak zehaztea eta aldiroko kontrasteak egitea lirateke exitoaren ezaugarririk nabarmenenak.

ESTUDIOA

Arestian aipatutako baldintzak modu egokian bete ahal izateko, musika estudio bakoitzak bere diseinu propioa behar du. Gurean, Asier Leatxe Ibañez d´Opakoa ingeniaria izan da horren arduradun. Ame Estudioak daukan soinu orekatu eta barnerakoia lortu ahal izateko, akustikaren lanketa egokia egin behar izan du aipatutako teknikariak.

GRABAKETA ETA NAHASKETAK

Ame Estudioan Apogee Symphony konbertidoretik pasatzen dira lan guztiak, eta horren bitartez, grabaketak era digitalean eta nahasketak era analogikoan lan egiteko aukera ematen du. Era honetan, grabaketa eta nahasketa guztietan, aparteko berotasuna eta xamurtasuna eman nahi izaten diegu soinu desberdinei.

KONPONKETAK

Kantu bakoitzaren grabaketan, ”konpontzaileen” figura oso garrantzizkoa da, hauen bitartez biribiltasun osoa hartzen baitute kantek.

BACKLINE

Estudioan daukagun “Backline”-az gain, ahaleginak eta bost egiten ditugu erabili behar diren instrumentuak egokiak izan daitezen musika taldeak behar duenarekin. Erabili behar diren bitarteko guztiak musikariekin adosten da, sortzen den soinua eta bere kalitatea atsegingarri gerta dakien.

MASTERIZAZIOA

Grabaturiko diskoaren masterizazioaren gestioaz geu arduratzen gara, eta egia esan, beti ere emaitza ezin hobea izaten da. Masterizazio ingeniariak soinuen balore egokiak ezarri eta gero, diska prest dago diskoetxera eramateko.